Bodega Talleri

XV. Zarcillo Sariak 2013: Talleri Upeltegiko Bitxia txakolinak Urrezko Zarcillo Saria jaso du

January 30, 2014talleriUncategorized0

image

Hogeita bi urte ondoren, Zarcillo Sariak Espainia mailako ardo lehiaketarik garrantzitsuenetariko bat bezala jorratu da.

Ekainaren 5an, Mª Jesus Pascual Andreak, Gaztela eta Leongo Batzorde Nagusiko Baserri-Garapeneko Kontseilari-ordea eta Gaztela eta Leongo Baserri Institutu Teknologikoko Zuzendari Nagusia dena, prentsaurreko bitartez XV. Nazioarteko Edizioan eta VII. Edizio Internazionalean Zarcillo Sarietan saritutako ardoak jakinarazi ditu.

Aurtengo edizioan 20 lurraldetako 400 upeltegi baino gehiago parte hartu izan dute. Horien artean, Argentina, Chile edo Tanzania nobedade bezala. Horrela, 1819 ardo aurkeztu dira.

Ardo sarituen artean Bitxia Txakolina daukagu. Bere 2012ko Selección txakolinak urrezko domina jaso du.

Marka gaztea izan arren, merkatuan bi uzta besterik ez ditu eta, Txakoli Bitxiak hainbat sari jaso ditu. Horien artean 2012ko Vienako AWC urrezko eta zilarrezko domina eta 2013KO Catavinum sarietan zilarrezko domina.

Bitxia, Talleri Upeltegian egite da, Bizkaiko Txakoli Kooperatiba bakarra. Orain dela bi urte zabaldutako upeltegia da, bi pisutan 1300²-ko azalerakoa eta 300.000L-ko edukierarekin.

Talleritik txakoli honen elaborazioan parte hartu duten guztiak eskertu nahi ditu eta eurei sari hau eskaini.

Upeltegiaren edo txakoli Bitxiaren informazio gehiagorako www.bodegatalleri.com.

Eta Zarcillo Sarien informazio gehiagorako http://www.premioszarcillo.com.

Tagged ,

¿Quieres comentar algo?

Siguenos en…