Bodega Talleri

Bitxia zuria

Bitxia blanco
Begibistako itxura

Garbia, distiratsua, oso presentzia onekoa; kolore-intentsitate ertaina, lasto-hori kolorekoa, irisazio metalikoak eta isla berdeak tarteko dituena; bizi-bizia, indarra eta gaztetasuna ezin hobeto igortzen dituena.

Koipe-lorratz mehea koparen barruan, arina, fina eta dotorea.

Sudurrean

Usain-intentsitate ertain-handia. Mahats-motari dagozkion lurrin noble eta garbiak ageri dira; oinarrian sagarra gisako fruta zuria, arinki heldua, belar lehorren eta basoberako belarren ukitua duena. Oso atsegina, freskoa eta fruta-kutsukoa.

Ahoan

Eraso atsegina, arin bezain zaporetsua, lorratz luzekoa. Azidotasuna oso ondo orekatuta dago, eta horrek edari freskoa eta edateko atsegina bihurtzen du. Igaroaldi gozoa du ahoan zehar, gatz-arrasto arinaz eta amaiera mikatz samarraz, gosea eragiteko asmoz.

Sudurraren atzeko aldean, ederto azaltzen du bere fruta kutsua, esentzia baltsamiko ezin atseginagoak sorraraziz

Ezin hobea da aperitiboan edateko, eta gazta bigunekin edo gehiegi prestatu gabeko arrain zuriekin batera hartzeko.

 

Siguenos en…