Bodega Talleri

Upelean irakindako Bitxia

Bitxia Fermentado en Barrica
Begibistako itxura

Distiratsua, gardena, intentsitate kromatiko onekoa; atzealde horia, urrezko eta metalezko islak dituena. Gantza egoki zabaltzen du kopa astintzean, egituratuta, dotoreziaz.

Sudurrean

Oso usain-intentsitate ona, lurrin nobleez betetakoa, sendoa eta konplexua. Fruta helduaren konbinazio bikaina, mahats-ukitu arinak eta lurrin enpireumatikoak biltzen dituena, ogi txigortua, gurina eta esentzia keztatuak gogora ekarriz.

Ahoan

Ahoratze atsegina, krematsua, azidotasun bikainekoa, adierazkorra eta orekatua. Lorratz luze eta zaporetsua. Sudurraren atzeko aldean, ke eta txigor kutsu arina uzten du, fruta kutsuarekin ezin hobeto uztartuta.

Nortasun handiko ardoa, kazolakada bat sardinarekin edo “Club Ranero” eran prestatutako bakailao on batekin batera hartzeko modukoa.

Siguenos en…