Bodega Talleri

Bitxia hondarduna

Bitxia Lias
Begibistako itxura

Distiratsua, irisatua, fina eta dotorea. Itxura txukuna du, kolore-intentsitate onekoa; atzealdea lasto-hori kolore bizikoa, isla metalikoak dituena. Kopan glizerina arrastoa uzten du, ardo gantzatsua eta egitura onekoa den seinale.

Sudurrean

Oso usain-intentsitate ona, adierazkorra, freskoa baina aldi berean konplexua; hasieran, fruta zuria gogoratzen du, arinki heldua, zitrikoen azal-izpi atseginetan eta ezkia eta laranjondo-lorea bezalako lore zurien oroitzapenetan bilduta. Oso ardo adierazkorra sudurrean.

Ahoan

Zaporetsua, gozoa eta inguratzailea; oso ahoratze atsegin eta gantzatsua, ahoan lorratz egokia uzten duena, luzea eta orekatua. Oso azidotasun ona, fruta ezin hobeto zabaltzen du, neroliaren zitriko-oroitzapenarekin batera; sudurraren atzeko aldean, nortasunari eutsi eta esentsia baltsamikoez babesten du, mihilua gogora ekarriz. Ardo aparta, konplexua eta orekatua, kazola bete piper berderekin, txipiroiekin edota saltsan prestatutako legatzarekin batera hartzeko modukoa.

Siguenos en…