Bodega Talleri

Bitxia gorria

Bitxia Rosado

Begibistako itxura

Garbia, distiratsua eta adierazkorra. Kolore-intentsitate ertaina, arrosa kolorekoa baina marrubi argiko ├▒abardurak dituena. Itxura jostagarri eta iradokitzailea. Kopan arina baina nortasun handikoa.

Sudurrean

Usain-intentsitate ertain-handia, basoko fruituak gogorarazten dizkiguten lurrinak dituena, piper eta lore lehorren konfituran bilduta.

Ahoan

Ahoratze leuna, gozoa, lorratz fresko eta oreka handikoa azidotasunari dagokionez. Egitura arina, fruta sentsazioa uzten duena, sudurraren atzeko aldean ortuaren eta piperraren oroitzapena dakarkigun espezia-ukitu arin batez, hondarrabibeltza barietateari dagokion moduan.

Ardo ezin hobea bakarrik hartzeko edo esne-zaporea handia duten gaztekin batera, bereziki gazta bigunak baldin badira.

Siguenos en…