Bodega Talleri

Bitxia beltza

Bitxia Tinto
Begibistako itxura

Kolore-intentsitate ertainekoa, garbia eta adierazkorra. Kopan gerezi-koloreko itxura arina du, distira moreekin, sentsazio alai, gazte eta bizizalea bistaratuz.

Sudurrean

Eraso noblea, barietatearen kutsu betekoa, beratutako fruta gorri freskoa eta bereziki mahatsa gogoratzen duten txinpart gozo samarrekin; ezin hobeto uztartzen du usaimenaren lehen maila hori piper eta mendiko belarren konfitura gogorarazten duten beste esentzia batzuekin; nahasketa horrek izaera iradokitzailea ematen dio baso giroko ardo atsegin honi.

Ahoan

Eraso fresko eta leuna, erdimuinean duen gatz hondar xumearen haritik amaierako garraztasun arin-arina eragiten duena; bere azidotasun orekatuari esker, oso erraz edaten den ardoa da; frutazko izaera eta belar-printzen arteko konbinazioa uzten digu zuzeneko bidean nahiz sudurraren atzealdean, ardo sinpatikoa bihurtuz.

Ardo ezin hobea da Gernikako piperrekin, plantxan egindako barazkiekin edota haragi zuriekin hartzeko.

Siguenos en…