Bodega Talleri

Talleri Upeltegia

Talleri berrikitan sortu den upeltegia da, Morga herrian kokatutakoa, Urdaibaiko Biosfera Erreserban eta Done Jakue Bidearen erdian.

Upeltegia eraikitzeko proiektua 2010eko azaroan abiarazi zen, eta inaugurazioa 2012ko maiatzean egin zen. Upeltegiak 1.300 m² ditu bi solirutan banatuta, eta bertan 300.000 litro elabora daitezke.
Baina Talleri ez da soilik upeltegi bat. Talleri, Bizkaiko txakolinaren tradizioak, enologiaren joerarik modernoenek eta Ikerketa eta Garapenak bat egiten duten topagunea da. Turismo-jardueretan gastronomia sustatzea da helburu nagusia, publiko desberdinei zuzendutako kalitatezko produktuak garatuz.

Talleri izena teileria hitzetik dator, halaxe deitzen baitzen upeltegiaren egungo lekuan kokatuta zegoen teila-fabrika zaharra. Upeltegiaren kanpoko itxurak ondo gogoan hartu du datu hori, instalazioaren teilatua teila-itxuraz egina baita. Upeltegia, Zornotzako Hertza Arkitektura Bulegoa enpresan lanean diharduen Roberto Hernando arkitektoak diseinatu du.

Talleriren barruan, honako esparru hauek aurkituko ditugu:

[promoslider]

Bisitariei harrera egiteko gunea

image

 Upeltegiko lekurik zabalena eta garrantzitsuena. Itxura eroso eta funtzionala du, eta upeltegi tradizionalak gogorarazten dituzten xehetasunez apainduta dago, baina modernotasunari eutsiz.

Mikroardogintza gela

image

Bertan egiten dira bertako legamiekin egin beharreko entsegu eta proba guztiak, coupageak, elaborazio bereziak, etab.

Andela

image

Gune honetan 5000 eta 20000 litro bitarteko edukiera dituzten 30 andela daude.

 

Batzar aretoa

image

Oso zabala eta enpresetako batzarrak egiteko mahai errektangular batekin erdialdean.

Zentzumenen tailerra

image

 Gela honek 15m² inguru ditu. Neurri mugatuko esparru hau erabat egokia da talde txikiei zuzendutako esperientzia enogastronomikoak antolatzeko. Leku txiki eta itxi honetan, prestakuntza eta sustapen alorreko jarduerak egin daitezke, hala nola, hitzaldiak, jardunaldiak, aurkezpenak, dastaketak, etab.

Gela hau eraikitzen ari gara!

 

Siguenos en…