Bodega Talleri

Nortzuk gara

2009 an sortu zen Txorierriko Upeltegien Elkartea, Bizkaiko txakolingintzaren zatiketa gainditzeko indarrak biltzea helburu duen kooperatiba. Sortzaileetako asko ardo-ekoizle txikiak ziren, Txorierri eta ingurukoak, nekazaritza-azoketan eta bestelako ekitaldietan elkartu ohi zirenak. Orduko topaketa eta elkarrizketa haietan gorpuztuz joan zen Bizkaiko gaur egungo txakolin-kooperatibarik handiena, Talleri Upeltegia.

Gaur egun 16 bazkidek osatzen dute kooperatiba, den-denak Txorierri eta Busturialdekoak, eta aurten ametsa egia bihurtuta ikusi dute, Talleri Upeltegiaren inaugurazioaz.

Upeltegiaren barruan erreserbatu den esparru berezi batean, Talleri Upeltegia osatzeko batu diren upeltegi guztien izenak jarri dira. Bazkideei eskainitako omenaldi txiki bezain ondo merezia

 

Siguenos en…