Ezagutu hobeto gure proiektua

Upategiaren ingurunea
Kokaleku paregabea
Gure upategia Done Jakue bidean bertan dago, Biosferaren Erreserbaren erdian. Morgan kokatua, Bizkaiaren bihotzean, kokaleku ezin hobea da klima atlantikoak gure herrian margotzen dituen bazter berdeez gozatzeko.
Arboladi eta muino leunez inguratua, abiapuntu paregabea da edonorentzako moduko mendi-ibilaldiak egiteko eta bikaina familientzat, adibidez Bizkargi edo Arburu mendietako igoaldia egiteko. Toki berezi bat egun osoa igarotzeko gastronomian, kultura enologikoan eta naturan murgilduta.

Gure historia
Upategia 2011. urtean egin zen, une hartan Bodega Talleri izena zuen kooperatibako bazkideen enkarguz. Bodega Talleri izan zen Bizkaiko txakolin-ekoizleen lehen kooperatiba, eta sortu zen goi-mailako produktu bat egiteko denen artean. Batasun eta ahalegin partekatu haren emaitza bezala jaio zen Bitxia txakolina. Gaur egun, kooperatiba hura hiru bazkideko elkarte bat da eta izen berri hau hartu du: Talleri Berria Upategia eta Mahastiak.


Arkitektura
Xehetasunen aldeko gustua
Upategia egitean bi kontzeptu nagusitu ziren estetikaren ikuspegitik. Batetik, argitasuna eta gardentasuna, kristalezko itxitura batek segurtatzen dituenak. Eta bestetik, mimetismoa ingurunearekin. Horretarako, diseinu kurbatuko teilatu bat egin zen, eraikina mendi eta errekastoz osatutako paisaian integratzeko.
Hain zuzen ere, teila itxurako estalki edo teilatu hori da eraikinaren elementu bereizgarrienetako bat, eta baita ere upategiari bere izena ematen diona. Morgako euskaran “Talleri” hitzak ‘teileria’ esan nahi du, teila lantegia alegia.
Estalki horrekin omendu egin nahi izan dugu duela berrogeita hamar urte baino gehiago leku horretan egon zen teileria zaharra. Teileria hura Pedro Bilbao morgarrak egin zuen 1930 inguruan. Lantegi hartan teilak eta adreiluak egiten ziren bertako lurretik ateratzen zen lehengaiarekin.


Tenpluaren barrua
Upategia bisitatzera zatozenean, gure ardoak egiteko prozesu osoa erakutsiko dizugu, hasi mahatsa bildu eta upategira iristen denetik eta ardoa botilan sartu, etiketatu eta ontziratzen den arte. Bisitaren ostean, eta eguraldiak laguntzen badu, teilatuaren hegalpean dagoen terraza handian eserita aukera izango duzu mendiaren eta gure mahastien ikuspegi eder batekin gozatzeko. Hantxe dastatuko dituzu gure txakolinak eta sukaldaritzako beste gutizia batzuk.
Gure upategia urte osoan dago zabalik bisitetarako. Aldiro-aldiro, jarduerak eta ekitaldiak antolatzen ditugu, esaterako maridaje-dastaketak, dastaketa ikastaroak, piknikak mahastian, e.a.


Lurra eta mahastiak
Gure barietateak
Gure mahastiak Lezama, Larrabetzu, Morga eta Muxikan daude, toki garaienetan, 25-300 metro bitarteko altueran. Teknika tradizionalak erabiliz saiatzen gara ahalik eta profil atlantikoena ematen gure mahastiei, zeintzuetan pisu handia daukan Hondarrabi Zuri Zerratia barietateak. Mahats mota horrek kalitate bikaineko fruituak ematen ditu, eta dituen dohainak osatzeko Hondarrabi Zuri, Riesling eta Hondarrabi Beltza motak gehitzen dizkiogu. Horrela lortzen ditugu txakolin freskoak eta biziak.