Gure Aberria
8,10€

-
JD
Bizkaiko Txakolina
-
Tamaina
0.75 L
-
Graduak
12.5 %
-
Mahats mota
Hondarrabi Zuri / Hondarrabi Zuri Zerratia
Gure Aberriak Urrezko Bako Domina irabazi zuen 2020an. Gure Aberria Hondarrabi Zuri eta Hondarrabi Zuri Zerratia barietateekin egindako txakolin zuria da. Txakolin hau egiteko erabiltzen den mahatsa 200 eta 220 metro bitarteko altueran dauden mahastietan hazten da, sakonera gutxiko eta ongi drainatutako lurretan.
Limoi hori kolorekoa da, bristada berdexkekin, garbia eta distiratsua. Intentsitate aromatiko ertaineko ardoa da, fruta zuri oso helduaren zantzuekin, eta baditu baita ere banilla, kanela, tofe karamelu eta keztatu ukituak. Edakera gozokoa, bolumen handikoa eta egitura oso onekoa.
Bikaina aperitiboetarako eta barazki, pasta, arroz, itsaski, arrain, okela zuri eta gazta freskoei laguntzeko. Gomendatzen da 8-10 graduko tenperaturan edatea.